Atxilotu bat Eskoriatzan, ustez botila batekin zauritzeagatik

0
1013

Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu zuen domekan, goizeko lehenengo orduan, borroka batean gizonezko batek beste bi herritarri hautsitako kristalezko botila batekin eraso ondoren. Bi zaurituak ospitalera eraman behar izan zituzten.

Aurreko igandean goizeko zortziak baino lehenxeago, polizia- eta osasun-zerbitzuen laguntza eskatu dute Eskoriatzan, lehenxeago izandako borroka batean bi pertsona zauritu direla esanez.

Berehala hurbildu zen adierazitako lekura inguruan zaintza-lanetan ari zen herritarren babeserako patruila bat, eta bertan aurkitu zuten gizon batek ebakiak zituela lepoan eta sabel parean.

Beste gizon bati odola zerion, belarrian zuen zauri batetik. Ertzainek jakin ahal izan zutenez, pertsona batek eraso egin zien hautsitako kristalezko botila batekin, adierazitako zauriak eraginez.

Lekura agertu ziren osasun-zerbitzuek baieztatu zuten bi zaurituak Debagoieneko Ospitalera eraman beharko zirela.

Agenteek egindako ikerketari esker identifikatu ahal izan zuten ustezko erasotzailea, eta beharrezko frogaketak egin ondoren atxilotu zuten.

Atxilotua komisaldegira eraman zuten, zegozkion izapideak egin eta, horiek amaitzean, agintari judizialaren eskuetan jartzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen