Ate-joka Debagoieneko Trikitixa eguna

0
1296

Kartela: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea.

Eskualdeko egun hau Arrasaten ospatuko da maiatzak 1etik 4ra bitartean. Hala, bihar, Maiatzak 1, ekitaldiak hasiko dira Arrasaten Trikitixa egunaren baitan.

Debagoieneko 400 trikitilari inguru espero dira asteburuan Arrasaten.

Panderojole eta trikitilari, herriko txoko desberdinetatik ariko dira eta ondoren, denek batera hiru gunetan emango dute emanaldia. Txikiak, gazteak eta helduak banatuz. Nahiz eta talde bakoitzak kalejira desberdina egingo duen, plazan bukatuko da goizeko emanaldia larunbatean.

Ekitaldi ugariz beteta dator 2024ko Debagoieneko Trikitixa Eguna. Maiatzaren 1ean abiatu eta maiatzaren 4ko egun handiarekin amaituko da.

EGITARAUA:

Maiatzak 1

  • 11:00-13:30: Pandero tailerra Izer eta Iraide Ansorenarekin. Kulturola eraikinean.
  • 17:00tan Soinuak Duena tailerra Maixa Lizarribarrekin. Kulturola eraikinean.

Maiatzak 3

  • 20:00tan Vanesa Muela kontzertua. Portaloian.

Maiatzak 4

  • 10:00etan Perkusio ezberdinen tailerra Vanesa Muelarekin. Kulturate liburutegian.
  • 11:30ean Kalejira Seber Altube plazatik abiatuta.
  • 14:00etan Testigu aldaketa Herriko Plazan.
  • 14:30ean Bazkaria Uharkape frontoian.
  • 17:30ean Kalejira erraldoia.
  • 19:00etan Erromeria Iratzar taldearekin Herriko Plazan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen