Arrasateko Ostalarien Elkartea haserre azaldu da “Astikerrek atzeratu egin baitu atzo egitekoa zen bilera, inolako azalpenik eman gabe. Gainera, egin den bilera bakarrean prozesuaren berri eman ziguten labur-labur. Badirudi serio hartzen ez gaituztela eta ordenantza aurrera ateratzeko borondaterik ez dagoela. Gainera, ostalariek aurkeztutako zirriborroa ez da behar bezala baloratu”.
Beheko testua: Arrasateko Ostalariak plataforma.
Arrasaten, terrazen inguruko ordenantzarako prozesu parte hartzailea ari da burutzen, Aztiker enpresak gidatuta, enpresa hori izendatu baitzuen Udalak prozesua bideratzeko. Horren harira, prentsaurreko honen bitartez, Arrasateko Ostalariak Taldeak hainbat kontu argitu nahi ditu prozesuaren inguruan eta baita bertan Aztiker erakusten ari den
portaerari buruz ere:
– Aztikerrek bertan behera utzi du azaroaren 22an, astelehena, egitekoa genuen
bilera, berak bakarrik hala erabakita, horretatako inolako arrazoirik ez zegoenean.
– Aztikerrek oraindik ez die adierazi prozesuko parte hartzaileei prozesua egitearen
arrazoia zein den, hau da, Arrasateko Ostalariak Taldeak egungo Udalari behin eta
berriro eskatu izana prozesu parte hartzailea abian jartzeko.
– Arrasateko Ostalariak Taldeak, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin batera,
ordenantzaren proposamen zirriborroa egin zuen, horretarako Donostia, Zarautz,
Eibar, Ordizia eta Tolosako ordenantzak hartuz erreferentzia gisa. Aipatutako
ordenantza zirriborroa Udalak badauka (apirilaren 26an aurkeztu baikenion) eta
baita Aztiker enpresak ere.
Gaur egunera arte eta lehen bilera informatiboan zehar oso modu arinean eman
zitzaien parte hartzaileei zirriborroaren berri eta, gainera, inolako garrantzirik
eman gabe.
-Honako hau zen Udal ordenantzaren proposamen zirriborroaren helburua:
erabilera publikokoak diren espazioen erabilera arautzea, ostalaritzaren alorrean.
Izan ere, erabilera horiek bereziak (erabilera pribatuak) baitira eta espazio horien
erabilera komuna babestu beharra baitago, erabilera hori pertsona guztiei, era
berdinean, dagokielako.
Era berean, ordenantza berriaren proposamenarekin beste eskubide hauek ere
bermatu nahi dira: batetik, bizilagunen atsedena; bestetik, ezgaitasunen bat duten
pertsonen mugikortasuna eta irisgarritasuna ez oztopatzea eta, azkenik, ostalaritza
sektorearen garatzea, herritarren artean oso sustraituta dagoelako eta gure
udalerriaren ekonomian duen eragin handiagatik (zuzeneko 325 lanpostu).
(Zirriborroko zioen azalpenean jasotako puntua).
– Aztikerrek ez die parte hartzaileei garbi azaldu zein den prozesu honen helburua
eta auzolagunetako askok uste dute foro edo chat moduko batean ari direla parte
hartzen eta badutela botatzea norberak ostalaritzako lokalen batekin dituen kexak,
edozein motatakoak izanda ere (terrazen kontua guztiz albora utzita).
Gure ustez, badaude beste bide batzuk horrelako kexak adierazteko eta, beraz,
prozesu parte-hartzailea izan behar da terrazen ordenantzaren inguruan
adostasuna lortzen aurrera pausuak emateko eta inolaz ere ez noizbaiteko arazo
pertsonalekin prozesua zapuzteko.
– Azkenik, argitu nahi dugu Aztiker dela prozesu parte hartzailean ordezkari kopurua
zenbatekoa izan behar den zehazten duena.