Testua: Leintz Eskola Kirola.
Dakizuen moduan, COVID 19-a dela eta zenbait neurri zorroztu dira. Osasun-agintariek iragarritako egoera epidemiologikoagatik, eta Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri duen azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuan emandako jarraibideei jarraituz, eskola-kirola eten egiten da azaroaren 9a astelehenetik aurrera, egoera hobetu bitartean.
Argi dago eskola-kirolak onura emozional, sozial eta motorrak eragiten dituela. Beraz, egoera honetan ere, eskola kiroleko haurren artean jarduera fisikoa sustatzeko proposamenak zabaltzen saiatuko gara.
Eskertu nahi dizuegu, kurtso hasiera honetan, eskola kirola martxan jartzeko sentitu dugun babesa eta espero dugu laster saioekin jarraitzea.
Ekintzekin noiz hasiko garen berriz aurrerago jakinaraziko zaizue eta informatuta mantenduko zaituztegu.
Animoak denontzat eta zaindu!