Astelehenean Arlaban berrirekiko da 15 tona azpiko ibilgailuentzat

0
361

Bidaiarien trafiko erregularra muga horretatik kanpo egongo da.

Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia. Argazkiak: MB artxiboa.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinari du datorren astelehenean, otsailaren 21ean, goizeko 08:00etatik aurrera, berrezarriko dela Debagoienaren eta Gasteizen arteko komunikazioa, GI-627 errepidearen bidez, era guztietako ibilgailuentzat, 15 tona arte. Bidaiarien trafiko erregularra muga horretatik kanpo egongo da.

Joan den abenduaren 11n GI-627 errepideko 24,630 KPan (Arlabango mendatea) gertatutako lerradura zela eta, errepidea zirkulaziorako itxita geratu zen mendatearen 19,300 eta 27,200 KPen arteko errepide zatian. Orduz geroztik egiten ari diren larrialdi-lanen aurrerapenak bide ematen du ibilbide hori zirkulazio arin eta astunarentzat (15 tonaraino) zabaltzeko.

Gaur egun egiten ari diren egonkortze lanen ondorioz, tarte horretan arreta jartzea gomendatzen da, batez ere 24,600 KParen inguruan; zirkulaziorako errei bakarra egongo da, eta semaforoekin arautuko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen