Astelehenean zabalduko da Udalaren Gizarte Zerbitzuen bulegoa aurrez hitzordua eskatuz

0
255

Proiektu honekin, 15 dira jada euskal kooperatibak azken asteetan guztira garatu dituen fabrikazio lerroak, eta une honetan horrelako ekipamenduen eragile garrantzitsua da estatu mailan.

Arrasateko Gizarte Zerbitzuen bulegoa berriz ere irekiko da ekainaren 1etik aurrera, hasieran
administrazio tramiteetarako soilik. Alarma egoeraren ondorioz, Udalak telefono bidez eskaini
du arreta martxoaren 16tik honaino eta astelehenetik aurrera hasiko dira berriz aurrez-aurreko
zerbitzua ematen, segurtasun baldintzen baitan.

Lehen astean administrazio tramiteak bakarrik egin ahal izango dira bulegoan: dokumentazioa
aurkeztu eta osatu, tramitatuta baina sinatu gabe dauden eskaerak sinatu, aparkaleku txarlak
jaso etab. Aldez aurretik telefonoz (943 25 20 07) hitzordua eskatzea ezinbestekoa izango da
eta emandako egun eta orduan joan beharko da bulegora. Ezingo da sartu hitzordurik izan
gabe.

Hitzordua duten herritarrek dagokien orduan itxaron beharko dute bulego aurrean langile bat
haien bila irten arte. Sartzerakoan, betiere maskararekin, eskuak garbitu beharko dira.
Ekainaren 8tik aurrera eskainiko dira zerbitzu guztiak aurrez aurre, Gizarte Zerbitzuen
bulegoan. Aurrez aipatutako baldintza guztiak bete beharko dira: telefonoz hitzordua hartu
beharko da lehenago, eta egokitutako egun eta orduan bulego kanpoan itxaron beharko da
maskararekin segurtasun neurriak errespetatuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen