Asteazkenetik aurrera ostalaritza ixteko ordutegia 00:00ak arte luzatuko du LABIk

0
882

Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen LABI instituzionalak ostalaritza ixteko ordutegia 00:00ak arte luzatzea erabaki du, orain arte 22:00etan itxi behar baitzuten. Era berean, joko-lokalen eta merkataritza- eta kultura-jardueren ordutegia gauerdira arte luzatuko da. Gainera, aire zabalean kirola egiten duten pertsonen kopuruak ez du mugarik izango, baina barrualdean sei izango dira gehienez. Neurri berriak ekainaren 2an, asteazkenean, sartuko dira indarrean, eta 20 egun barru berrikusiko dituzte.

Arratsaldean eman duen prentsaurrekoan, Euskadiko txertaketaren datuak ere eman ditu Urkulluk. Herritarren %27k, 500.000 euskal herritarrek, bi dosiak jaso dute dagoeneko, eta %27k lehen dosia. Apirilaren amaieratik izan diren datu onak gorabehera, kutsatze eta ospitaleratze kopuruak behera egin duten arren, Urkullu lehendakariak zuhurtzia mezua bidali nahi izan du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen