Aste Berdea tokiko produktuz beteta dator eta Blues&Swing zaporez amaituko dugu

0
447

Beheko testua eta irudiak: Ibai-Arte.

Irailaren 17a bitartean, Ibai-Artek km0-ko produktuz osatutako 100 otzara zozketatuko ditu Merkataritza Berdearen baitan. Otzarek Bedoñako azenario, patata dultze eta kalabazazko donutsak; Gesaltza baserriko gazta; Leintz gatzagako gatz potoa; Belaskua baserriko txakolin botila; Oñatiko txokolateriako bonboiak; Jakion tomatea potea eta Aramaioko ahabi mermelada daramate.

Nola parte hartu? Oso erraza! Zozketan parte hartzeko, Arrasaten erosi behar duzu Arrasate Txartelarekin, erosketa-txartel baten argazkia bidali WhatsApp 688734149 zenbakira edo gure Instagram edo Facebookeko kontuetan partekatu gure argitalpen hau “km0 otzara nahi dut” adieraziz. Zozketa guztietatik zeinetan parte hartuko duzu?

Denekin ausartzen zara? Zeuk erabaki!

Otzara hauen banaketa irailaren 17an egingo dugu, 19.00etan, Herriko Plazan Professor Cunningham and his old school kontzertuarekin batera.

Parte hartu gurekin eta zorte on!!

Aurretatu bezala, irailaren 17an, Merkataritza Berdearen Astea girotzeko, Professor Cunningham and his old school-en ikuskizuna izango dugu Herriko Plazan 19.00etatik aurrera. New Yorkeko Cunningham and his old school taldea nazioarteko swing-aren eszenan talde garrantzitsuenetako bat da eta Euskal Herritik egingo duen birari Arrasaten emango dio hasiera!

Bide batez, gogorarazten dizuegu, Arrasatera autoz etortzen bazarete, saltoki batzuek Biteri edo Laubide parkingean aparkatzeko ordubete doan eskaintzeko ticketak ditugula zuen eskura, galdetu lasai! Eta, dakizuenez, 2021eko urtarrilaren 1az geroztik debekatuta dago plastikozko poltsak erabiltzea (arinak eta oso arinak, konpostagarriak izan ezik), Arrasateko saltokietan ez dugu plastikozko poltsarik erabiltzen eta, horregatik, aukera aprobetxatu nahi dugu poltsa berrerabilgarriekin erostera etortzen zareten guztiei eskerrak emateko eta gainerakoei hori probatzera animatzeko. Guztion artean mundu hobe baten alde.

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira

#ArrasatekoMerkataritzaTxikiaBabesten #ArrasatekoOstalaritza #NikArrasaten #IbaiArte

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen