Aste Berdea bertako produktuz osatutako 50 saskien zozketarekin dator

0
970

Argazkiak: MB artxiboa / Testua eta kartela: Ibai-Arte.

Ibai-Artearen “Merkataritza Berdearen Astea 2024” kanpainaren bidez, bakoitzak erosketa iraunkorrari buruz, tokiko merkataritzari buruz, kilometro-0ri buruz hausnarketa egitea nahi dugu eta aldi berean zer herri eta denda nahi ditugun pentsaraztea.

Esparru honetan, irailaren 25a bitartean, Ibai-Artek bertako produktuez osatutako 50 otzara zozketatuko ditu. Otzarek Aranguren Baserriko gazta laurdena, Leintz gatzagako 75 gr-ko gatz-lata, Belaskua Txakolin botila bat, Irrika Gluten Free gailetak, Jakion 445 ml tomatea, Aramaioko 445 ml ahabi mermelada, Harreman txokolate tableta eta Jakion 445 ml Bolognesa saltsa daramate.

Nola parte hartu? Oso erraza! Zozketan parte hartzeko, Arrasaten erosi behar duzu Arrasate Txartelarekin edo dituzun erosketa-txartelen argazkiak WhatsApp 688734149 zenbakira bidali.

Otzara hauen banaketa irailaren 28an izango da, 13.30ean, Herriko Plazan.

Parte hartu gurekin eta zorte on!!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen