Assatak ‘Oasia’ diskoko ‘Pluralean dantzatu’ bideoklipaz animatzen du

1
743

Arrasateko taldeak ikus-entzunezkoa sortu du Dosis ekoiztetxearekin elkarlanean, eta hainbat lagun aktore aritu dira. Abestia Shot!eko Iñaki Bengoarekin grabatu dute.

Boskoteak gaur eman du ezagutzera bideoklip dantzagarria. Lan hau zuzentzeaz Txus Veneno arduratu da, ekoizteaz Jey Knight eta grabaketa laguntzaile lanetaz Mara McMiller.

Ikus-entzunezkoaren ideia eta gidoia Oihan Zubizarreta, Assata eta Dosis-ena dira. Halaber, aktore lanetan ondorengo lagunak aritu dira:

  • Oihan Zubizarreta
  • Maria Blanco
  • Lide Galdos
  • Laura Bueno
  • Inesa Ugalde
  • Endika Ruiz de Samaniego
  • Julia Zamora
  • Jon Etxebarria

Bideokliperako azpiegiturari dagokionez, ATX Teatroa eta Josema Linazasoro aritu dira. Abestiari berari dagokionez:

  • Musika eta hitzak: Assata
  • Ahotsen moldaketa eta koroak: Katya Martin
  • Ekoizpena: Iñaki Bengoa eta Assata
  • Grabaketa eta nahasketak: Iñaki Bengoa
  • Masterizazioa: Jonan Ordorika
  • Diseinua: Unai Bergara (Lubaki Grafik Factory)

“Mila esker oasi hau posible egin duzuen guztioi!”.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen