Arkaitz, ‘Momo’, Jokin, Beñat eta Jonek lan berria Euskal Herrian zehar aurkezten jarraitzen dute, musika dantzagarri eta letra zorrotzekin.
Argazkia: Assata taldea.
Lan hau ere Arrasateko Shot! estudioan grabatu zuten Iñaki Bengoarekin (Gose, Bad F-Line) elkarlanean. Diseinuaz Unai Bergara (Lubaki Grafik Faktory) arduratu zen, eta bideogintza eta argazkigintzan Dosis ekoiztetxeko Jey Knight eta Txus Veneno aritu ziren.
Taldeak azaldu izan duen bezala, diskoaren 8 abestietan zehar, hainbat kolaborazio aurkitu daitezke: Iraitz Agirre (Ain_1), Andoni Iñurritegi “Pottoko” (Never Surrender) eta Katya Martin ahotsetan, eta haize sekzioan, Marina Garmendia, Jurgi Iraola, eta Peru Atxa.
Kolaboratzaileekin jarraituz, Oihan Zubizarretak egin ditu diskoko azal eta liburuxkako aktore lanak, eta bera da ere, Maria Blanco, Lide Galdos, Laura Bueno, Inesa Ugalde, Endika Ruiz de Samaniego, Julia Zamora eta Jon Etxebarriarekin batera, Pluralean dantzatu bideoklipeko protagonista.
Arrasateko kontzertua Sanjoanen baitan izango da, ekainaren 24an, eta Abadiñon ere zuzenekoa emango dute ekainaren 1ean.