Kartela: Assata taldea.
Arrasateko Assata taldeak, kristalezko bola mundua ikusteko ezezik, Euskal Herri osoa funk soinuez bustitzeko erabili dute. Panorama musikalean proposamen fresko batekin sartu dira eta aurreko diskaren (Dantzatu, madarikatuak (2019) jarraipen garatuago bat da, non dantza egitera probokatzen gaituzten erritmoak topa ditzakegun, etengabe.
Nola egin aurre gaur egungo panoramari? Assatak argi du, dantza eginez. Diska osoan zehar gitarraren riff boteretsuek lagunduko gaituzte, sinteak gora eta behera modulatzen topatuko ditugu, baxu linea itsaskorrak agerian izango dira, disko mundura eroaten gaituzten bateria arinak baita ere, eta melodia guztiz gogoerrazek ezinezkoa egingo dute gorputza geldi izatea . Letretan ere zorrotzago begiratzen diote gizarteari, kristalezko bolako ispiluak zorroztuago daude baita.
Soluzio bakarra dantza egitea da Bideoklip interesgarri batekin aurkeztu dute single-a, eta lana Shot! estudioan grabatu dute, Iñaki Bengoarekin elkarlanean, eta guztira zortzi abestik osatzen dute. Horrez gain, abestietan hainbat kolaborazio dauzkate; besteak beste, Ain_1 taldeko Iraitz Agirre, Never Surrenderreko Andoni Iñurritegi “Pottoko” eta Katya Martin ahotsetan, eta Marina Garmendia, Jurgi Iraola eta Peru Atxa haize sekzioan.
Assata Arkaitz (ahotsak), Jon (baxua), Beñat (kitarra),Jokin (teklatua) eta Ibanek (bateria) osatzen dute.
Bitxia zela bagenekien baina harribitxiz betetako disko bola topatu dugu oasi honetan.
“Last night Assata saved my life”
Lorea Argarate (musikaria)