Assata taldeak Iratin kontzertua emango du otsailaren 15ean

0
946
Assata

Bihar (zapatua) Iker Martinez & Zaldi Herrenek joko dute Iratin. Halaber, otsailaren 6an txotx eta afaria ospatuko dira bertan.

Irati tabernaren agendak beteta jarraitzen du, eta otsailean zehar ere zer ospatua izango da Olarteko topagunean:

Bihar, zapatua, eguerdiko 13:00etan, Iker Martinez de Zuazo oñatiarrak Latzen taldea sortu zuen. Ondoren, Potemkin, Amonal eta Lenao taldeetan aritu da.

Bakarlari bezala bi disko egin ditu, eta aurten formatu akustikoan dihardu Zaldi Herrenak taldearekin batera.

Iratin ere, baina datorren ostegunean (otsailak 6) txotx eta afaria ospatuko dira, sagardotegian bezala baina Ferreriasen bertan, 28 euroren truke, 20:30etik aurrera.

Otsailaren 15ean, zapatua, Arrasateko Assata taldeak dantzaldia-kontzertua eskainiko du, ‘Dantzatu madarikatuok!’ diskoa aurkeztuz.

Iban, Jon, Jokin, Beñat eta Arkaitzek rock eta funk doinuak jendarteratuko dituzte. Sarrera libre, gaueko 23:00etatik aurrera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen