Askatasuna eta Giza Eskubideen aldeko Herri Plataformak 4 hitzaldi antolatu ditu

0
738

Maiatzaren 12an, ostirala, Askatasunaren eta Giza Eskubideen aldeko Herri Plataformaren aurkezpena egingo da Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Aurkezpena arratsaldeko 18:30ean izango da eta bertan plataformako 20 kidek parte hartuko dute. Hala ere, aurkezle lanak Valentín Zurbanok egingo ditu.

Plataformaren helburua giza eskubideak defendatzea da, eta aurkezpenean modu zabalean azalduko dute zein diren bere balioak eta helburuak. Antolatzaileek azaldu dutenez, “ateak zabalik daude proiektu honetan parte hartu nahi duten guztientzat.”

Plataformak beste hiru hitzaldien berri eman du. Maiatzaren 23an, arratsaldeko 18:30ean Carlos Taibo Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Politika eta Administrazio Zientzietako irakaslea, eta Europako ekialdea, desazkudea, libertarioen inguruko gaiei buruzko idazleak hitzaldia eskainiko du Arizmendiko Gaztelupe Ikastolan.

Ekainaren 10ean berriz, Angeles Maestro Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua Madrilgo Unibertsitatea Autonomoan, Alderdi Komunistako militantea eta 1989, 1993 eta 1996 urteetan IUko diputatuak hitzaldia eskainiko du Kulturateko areto nagusian. Hitzaldia goizeko 10:30 hasiko da.

Bukatzeko, irailaren 2an, Cristina Armas abokatua, Eskubide eta Askatasunen defendatzailearen txanda izango da. Hitzaldia eskainiko du Kulturateko Areto nagusian goizeko 10:30ean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen