Askatasunaren eta Giza Eskubideen aldeko Herri Plataforma aurkeztuko dute ostiralean

0
451

Maiatzaren 12an, ostirala, Askatasunaren eta Giza Eskubideen aldeko Herri Plataformaren aurkezpena egingo da Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Aurkezpena arratsaldeko 18:30ean izango da eta bertan plataformako 20 kidek parte hartuko dute. Hala ere, aurkezle lanak Valentín Zurbanok egingo ditu.

Plataformaren helburua giza eskubideak defendatzea da, eta aurkezpenean modu zabalean azalduko dute zein diren bere balioak eta helburuak. Antolatzaileek azaldu dutenez, “ateak zabalik daude proiektu honetan parte hartu nahi duten guztientzat.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen