Beheko testua eta kartela: Askapena eta Irati taberna.
Uztailak 26 egun berezia da inperialismoaren aurkako borroka politikoan, egun horretan Kubakor iraultzaren lehen urratsa ospatzen delako. 1953ko uztailaren 26an ez zen helburua lortu, hots, Kuban iraultza sozialista eta antiinperialista lortzea, baina etorkizuneko iraultzaren lehen urratsa izan zen. Egun horretan inperialismoaren aurkako jarrera indartu zen, beranduago loratuko zen hazia bihurtuz.
Kubak aurrera daraman borroka politikoa, bai kapitalismoaren aurka bai inperialismoaren aurka, eredua da mundu osoko herri zapaldu zein klase zapaldu guztiontzako. Bertan ikusi da borroka politikoaren bitartez posible dela burgesiak sortutako sistema ekonomiko, sozial eta politiko zapaltzaile hau ahultzea. Gainera, beste herri zapalduekin harremanak sortu izan ditu, zapalkuntza inperialistari eta kapitalistari aurre eginez eta beharrezko laguntzak eskeiniz eta emanez. Honek hitz bat du: internazionalismoa.
Internazionalismoa borroka politikoa da. Horregatik, U26 eguna gogoratzekoa izan behar du internazionalista guztiontzako. Borroka politiko honen testuinguruan hainbat ekintza antolatu dira. Alde batetik “La gota del agua” dokumentala eskeiniko da uztailak 25ean, Irati tabernan. Dokumentalaren ostean, Carlos Aznarezen “Cuba revolucionaria y las nuevas rebeldias latinoamericanas” hitzaldia ere izango dugu, Latinoamerikako borroka politiko desberdinetaz hitz eginez. Berriz, Uztailak 26an 18:30ean Herriko plazan Kubak pairatzen darabilen blokeoa inperialista eta kapitalista salatzeko kontzentrazioa izango da.