Bengoa tabernako arduraduna, zoritxarrez, aste honetan zendu da. Horren harira, bere aldeko mezuak zein lore-sortak jarri dira Seber Altuben bertan.
Goiko argazkia: herritar bat.
Arrasatear ezaguna astelehenean zendu zen, 55 urte zituela, eta berari maitasuna zein errespetua adierazteko zenbait ekimen egin dira:
Adibidez, xingola belzdun ikurrina, pankarta eta lore-sortak jarri dira tabernaren aurrealdean. Halaber, bere lagun ugari talde argazkia egin dute Seber Altuben bertan.
Lurrak goxo har zaitzala Asier.





