AERYOH, Heredatutako Erreakitismo eta Osteomalazia Espaniar Elkartearen onurarako izango da aurten ere.
Argazkia eta kartela: Artgazki.
Martxan jarri da Artgazkiko VIII. Udazkeneko Argazki lehiaketa. Aurten ere AERYOH, Heredatutako Erreakitismo eta Osteomalazia Espaniar Elkartearen onurarako izango da. 2022ko azaroaren 30ean, asteartea, 22:00etan amaituko da argazkiak jasotzeko epea, eta hiru argazki bidali ahal izago dira gehienez ere.
Sari-banaketa urtea amaitu baino lehen egingo da, behar besteko aurrerapenarekin jakinaraziko den lekuan eta egunean. Irabazlea garikurra eta 300 euro jasoko ditu, bigarren sailkatua garaikurra eta 200 euro eta hirugarrena garaikurra eta 100 euro.
