Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak adierazi du hori “aukera bakarra” dela, eta “berehalakoan” egingo litzatekeela.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioan parte hartzen dute Gipuzkoako Aldundiak eta lurraldeko mankomunitateak, tartean Debagoieneko Mankomunitateak.
Erabaki hori aztertzen dabiltza Zaldibarko zabortegiko hondamendiaren ondorioz eta Mutiloa zabortegia berehala ixteagatik.
Erabaki hori hartuz gero, Epeleko zabortegira (Arrasate eta Bergara arteko mugan) ekarriko lituzkete “arriskurik gabeko hondakin industrialak”, “berehalakoan” eta “aukera bakarra” delako.
Etorkizunera begira “beste alternatiba batzuk” landu nahi ei dituzte Aldundia gobernatzen duten EAJ-PNVek eta PSEk.
Horrek suposatuko luke “hondakin industrialak ere Zubietako erraustegira eta tratamendu mekaniko biologikoko plantetara bidaltzea”.
Epeleko zabortegia 2018an ixtea erabaki zuen Debagoieneko Mankomunitateak, eta ordutik itxita egon da erabiltzaileentzat. Azken egunetan ez du Zaldibarko zabortegiko zaborrik jaso.