Arrazakeriaren aurkako bilkura egin zuten Sebero Altuben

0
2332

Ostiralean, uztailaren 18an, arrazakeriaren aurkako bilkura egin zen Sebero Altube plazan, Arrasateko Aniztasun Mahaiak deituta “Arrazakeria morofobiaren aurka antolatu” lelopean . Ekimenaren bidez, arrazismoaren aurkako jarrera irmoa adierazi zuten herritarrek, eta egungo gizartean arrazakeriak duen egitura sistemikoa salatu zuten.

Ekitaldian zehar, testu bat irakurri zuten parte-hartzaileek, non Espainiako Estatuan eta eskuin muturraren diskurtsoetan presente dagoen islamofobia, migratzaileen kriminalizazioa eta arrazializazioaren ondorioak salatu ziren: bazterketa, prekarietatea eta jazarpena. “Gorrotoa hedatzen denean, antiarrazakeria antolatzea premiazkoa da”, azpimarratu zuten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen