Argazkia: MB artxiboa.
Emakumeek pairatzen duten indarkeria instituzionalean oinarri du aurten Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren baitan Arrasaten antolatu diren ekintzek.
Arrasateko Emakume Txokoak egitarau berezia antolatu du azaroaren 25aren harira Mugimendu Feministarekin elkarlanean ‘Gure ahotsak, gure indarra’ lelopean. Alde batetik, azaroaren 25ean 19:00etan Seber Altube plazan elkarretaratzea eta ekitaldia egingo dira eta antolatzaileek dei egiten diete arrasatear guztiei parte har dezaten.

Bestetik, abenduaren 15ean, arratsaldeko18:30ean Kulturateko klaustroan “Nik sinisten dizut. Gure ahotsa, gure indarra” irakurraldi kolektiboa egingo da, emakumeen aurkako indarkeria eta biolentzia mota desberdinak ikusarazteko eta emakumeen bizipenak aitortzeko eta erreparaziorako bidean jarraitzeko.
