Badirudi Arrasateko “almendra”ko dozena erdi lokal euren behin betiko itxiera hurbil ikusten dutela, bideragarritasun faltaren eta titularren jubilazioen ondorioz.
Badirudi arau fiskal berriek joera hau “laguntzen” dutela. Beharrezkoa al da gogoratzea, dagoeneko ordaintzen ditugun zergekin, herritarrak eskubidea daukala balio erantsia sortzen duten hamar zerbitzu izateko, Udalarentzako kostu erantsirik gabe?
1.- Ertzaintzaren 24 orduko bulegoa, Bergarara joan barik
2.- Lehen Instantziako, Instrukzioko eta Lan-Epaitegia
3.- Jabetza-erregistroaren bulegoa
4.- Autobus geltokia, Bidaiariaren Zerbitzuko Geltokiko Buruarekin
5.- Ogasun Publikoko bulegoa
6.- Gizarte Segurantzaren bulegoa
7.- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra
8.- Telefónica eta Naturgas bulegoak, Iberdrolakoa neurri batean badago
9.- Arartekoaren eta Kontsumoaren bulegoak
10.- Tren geltokia Parraian (hara joateko errepidea gero eskatzekoa da)
11.- Hamabi orduz jarraian funtzionatzen duen Udal-biblioteka, zapatuak barne (honek bai kosturik izango luke, eta bertan taberna jarrita konpentsa liteke)
12.- Balio Erantsiaren sorrera kudeatzeko zinegotzigoa (kostu erantsirik gabe) herritarrarentzat (eta bidenabar lanposturen bat) herrikoa eta eskualdekoa, hemen adierazten dena kudeatu dezan, eta bururatzen zaizkion guztiak
13.- Ibaien ibilguetara sartzeko eta irteteko bideak, ibaien ibilgauak erabili ahal ditzagun.



