Arrasaten eskatu ahal dira Xiberuko ikastolak laguntzeko saskiak

0
649

Frantziar Gobernuak euskara ofizial izateari uko egiten jarraitzen du. Laguntza ekonomikoa lortzeko, hiru otar mota erosgai jarri dituzte Zuberoako ikastolek, hain zuzen, ekoizpen txikikoak. Saskiak jada ikaskoli.eus-en eska daitezke, eta AEDn jaso ahalko dira. Baita Bergarako Jardunen ere.

Beheko testua, argazkia eta kartela: Ekimeneko lagunak.

2003 urteaz geroztik, Xiberoan kokatuak diren 2 ikastolek (Alozekoa Basaburuan 32 haurrekilan, eta Eperra Pettarrean 73 haurrekilan) tokiko mozkinekin osaturiko saskiak salgai ezartzen ditugu gabonetarako.

Balorapena egiteko unean, pozik agertzen gira, iaz saskiak berriztaztu eta prezioak igo behar izan bagenituen ere, 2.200 saskiren heina atxikitzea kausitu dugulako.

Aurten, iragan urteko aldaketak egonkortzea dugu xede, eta hiru saski berdinekin jarraitzea erabaki dugu. Haati, gurasoen artean izan da aldaketa handia ikaskoliko komisioan, luzaz inplikatutako familiak joan baitira berriei lekua utziz.

Orduan aurten: Pettarra, Arbaila eta Basabürüa saskiak izanen ditugu.

Pettarra 50 €: Ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx gatzatuak eta pastak
Arbaila 57 €: Eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi gazta zati, bixkotx gazituak, erreximenta, tisanak eta pastak.
Basabürüa 68 €: Xerri patea, bixkotx artisanalak, ardi gazta kiloa, xahalki axoa, lukainka idorra, eta pastak.

Erran gabe doa saskia osatzen duten osagai guziak, produkzio ttipiko ekoizleak direla. Kalitate haundiko eta bertan ekoiztu mozkinak eskaintzen dituzte.

Xiberoko ikastolen saski salmenta kanpaina, azaroaren 1ean abiatu eta azaroaren 26an bururatuko da.

Abenduaren 15ean aurreikusten dugu banaketa eguna.

Saskiak www.ikaskoli.eus webgunean erosi daitezke eta eskuratzeko guneak webgunean hautatu beharko dira.

Euskara susta dezagun, Xiberoko Ikastolak lagunduz!

Milesker!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen