Udazabal egitasmoaren barnean kontzertua San Andreseko Cordoba y Oro plazan izango da arratsaldeko 19:30ean.
Udazabal egitasmoaren barruan uztailaren 22an, asteazkena, La Furia, Nerea Lorón rap-kantariak kontzertua eskainiko du Cordoba y Oro plazan, San Andres auzoan arratsaldeko 19:30ean. Gonbidatu moduan Aguraineko Dupla taldea arituko da. Arabako taldeak pop musika elektronikoa egiten du, hip-hop estetikarekin. Udazabaleko gainontzeko kontzertuetan bezala lekua mugatuta egongo da, eta dohaineko sarrerak Amaia antzokiko leihatilan jaso beharko dira arratsaldeko 18:00etatik 20:00era.
