Arrasateko Zeta taldeak kontzertua emango du Aldai parkean zapatuan

0
451

Zahara eta Borjak emanaldi akustikoa jendarteratuko dute, eta sarrera doakoa izango da. “Abesti oso pertsonalak dira, eta espero dugu jendearen gustukoak izatea”.

Kartela: Zeta / Irudia: MB artxiboa

Zeta talde arrasatearrak bere lehenbiziko kontzertua eman zuen Gaztetxean martxoan. Musika akustikoa jotzen dute, Zahara ahotsean eta Borja kitarrarekin.

Zapatu honetako kontzertua Aldai parkean izango da, arratsaldeko 18:00etan, eta aforoa gehinenez 100 pertsonakoa izango da. Sarrera doakoa.

Zaharak iragarri du joko dituzten abesti guztiak “guk eginak direla, oso pertsonalak dira eta espero dugu jendearen gustukoak izatea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen