Arrasateko Udalari mozioa aurkeztu dio SOS Arrazakeriak

0
1123

Pandemiaren ondorioei aurre egiteko, administrazioek, alde batetik, salbuespenezko neurriak hartu beharko dituzte, eta herritarrek, bestetik, ahalik eta zailtasun gutxien topatuz beren gaitasun guztiak garatu egoera hontara moldatzeko.

Korporazio honek badaki gure bizilagunen artean irregulartasun administratiboko egoeran dauden etorkin asko daudela, egoitza-eta/edo lan-baimenik ez dutelako. Auzotasun-denbora oso anitza da: badira gure hirian urteak daramatenak baina ezin izan dutenak baimena berritu lan-baldintzak betetzeko zailtasunak dituztelako, eta badira egonaldi berriagoa dutenak ere.

Atzerritasun Legeak bi kategoriatan banatzen ditu herritarrak: eskubide  guztiak aitortuak dituztenak eta ez dituztenak. Bidegabekoa den lege honek pertsonen zaurgarritasunaren iturrian du jatorria eta euroen eta senideen bizitzak aurrera ateratzea posible  duten herrialdeetan eragozpen handiak sortzen ditu. Gainera, zailtasun handia sortzen  ditu. Gainera, zailtasun handia sortzen du pertsona horiek beren bizi proiektuak aurrera ateratzeko eta diru laguntzak jaso behar izatera bultzatzen ditu.

Ezohiko egoera honi aurre egiteko, udalerriko bizilagun guztien ahalegina beharko da, baita administrazio egoera erregularizatuta ez dutenena ere.

Korporazio honek Espainiako gobernuak ezohiko erregularizazio  prozedura bat abiaraztearen alde egiten du, iraganean behin eta berriz egin den bezala, pertsona horiek beren eskubideak aitortuta ikus ditzaten eta hiri honetako gainerako herritarrekin berdintasunean egon daitezen. Era berean, Eusko Legebiltzarrari zuzentzen zaio, iraganean ildo horretan egindako erabakia jarraituz, neurri hori berriz eskatzeko Espainiako gobernuari

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen