Arrasateko Udalaren ostalarientzako diru-laguntza zuzenak eskatzeko epea zabalik urtarrilaren 25era bitarte

0
949

Laguntza zuzenak 1.000 eta 1.400 euro artekoak izango dira itxita egondako hilabete bakoitzeko. Eskaerak BAZen edota tramitazio elektronikoz egin daitezke www.arrasate.eus -en. 

Arrasateko Udalaren ostalarientzako diru-laguntza zuzenak eskatzeko epea zabalik egongo da urtarrilaren 15etik 25era bitartean. Langile kopuruaren araberako diru-laguntza zuzen hauek helburu dute Arrasateko ostalaritza zerbitzua diruz laguntzea, jarduerari eusteko eta establezimenduen itxiera saihesteko:

  • 1.000 euroko diru-laguntza zuzena itxita egondako hilabete bakoitzeko 0-3 langile artean dituzten ostalaritza saltokiei. 
  • 1.200 euroko diru-laguntza zuzena itxita egondako hilabete bakoitzeko 4-6 langile artean dituzten ostalaritza saltokiei. 
  • 1.400 euroko diru-laguntza zuzena itxita egondako hilabete bakoitzeko 7 langile edo gehiago dituzten ostalaritza saltokiei. 

Aplikazio epea izango da 2020ko azaroaren 6tik 2021eko urtarrilaren 5era; beraz, bi hilabeteri dagokion dirulaguntzak izango dira. Ordainketa bakar batean ordainduko da diru-laguntzaren zenbatekoa. Urtarrilaren 25etik aurrera burutuko ditu Udalak ebazpenak. 

Eskaerak BAZen edota tramitazio elektronikoz egin daitezke www.arrasate.eus -en. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen