Arrasateko Udalak ur parkeen itxiera atzeratu du datorren asterako aurreikusitako beroaldiengatik

0
1946

Arrasateko Udalak jakinarazi du ur parkeen itxiera atzeratzea erabaki duela, datorren asterako iragarrita dauden beroaldiei erantzuteko eta herritarrei freskatzeko aukera eskaintzen jarraitzeko.

Egutegiaren arabera astelehenean ixtekoak ziren ur txorrotak, baina datozen egunetan Euskalmetek iragarri dituen beroaldiak direla medio, itxiera data atzeratzea erabaki du Udalak. Hasiera batean ezarritako data atzeratuta, instalazio hauek zabalik jarraituko dute gehienez ere hilabete amaierara arte, edota aurreikusi diren beroaldiak igaro edota amaitu arte.

Kirol ikastaroetan hainbat plaza libre
Bestalde, aste honetan hasi dituzte Udal Kiroldegietako kirol ikastaroak, eta hainbat ikastarok plaza libreak dituzte. Honako ikastaro eta ordutegietan daude plazak:

  • ESKALADA GAZTE Astelehena 18:30 4 plaza
  • ESKALADA TXIKI Astelehena 17:30 2 plaza
  • FULL FITNESS Asteartea/Osteguna 17:00 9 plaza
  • FULL FITNESS Asteartea/Osteguna 19:30 3 plaza
  • FULL FITNESS Astelehena/Asteazkena 19:30 4 plaza
  • HIPOPRESIBOAK Asteazkena 17:15 – 18:15 4 plaza
  • HIT-TRX Astelehena/Asteazkena 18:30 2 plaza
  • KROSFIT GAZTEAK Larunbata 17:30 – 18:30 6 plaza
  • K-STRETCH Asteartea 17:30 – 18:30 5 plaza
  • K-STRETCH UARKA Osteguna 17:15 – 18:15 2 plaza
  • K-STRETCH UARKA Astelehena 18:00 – 19:00 2 plaza
  • K-STRETCH UARKA Asteazkena 10:30 – 11:30 1 plaza
  • K-STRETCH UARKA Asteazkena 06:30 – 07:30 1 plaza
  • PILATES Astelehena/Asteazkena 15:00 – 16:00 4 plaza
  • SPINNING Astelehena/Asteazkena 17:30 – 18:30 4 plaza
  • SPINNING Astelehena/Asteazkena 19:30 – 20:30 9 plaza
  • SPINNING Asteartea/Osteguna 09:15 – 10:15 5 plaza
  • SPINNING Asteartea/Osteguna 17:30 – 18:30 6 plaza
  • SPINNING Astelehena/Asteazkena 18:30 – 19:30 2 plaza
  • TOTAL TRAINING Astelehena/Asteazkena 09:30 – 10:30 9 plaza
  • AQUAGYM Astelehena/Asteazkena 20:15 – 21:00 3 plaza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen