Arrasateko Udalak ‘mantentze burua’ plaza beteko du oposaketa bidez

0
699

Testua eta argazkia: Arrasateko Udala

Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dagoen ‘Mantentze burua’ plaza oposizio-lehiaketa ireki bidez hornitzeko ohiko hautaketa prozesuaren deialdia egin da.

Arrasateko Udalak ‘Mantentzeko burua’ plaza hornitzeko deialdia egin du, oposizio-lehiaketa ireki bidez jabegoan betetzeko.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:

  • Ingeniaritza Teknikoko/Arkitektura Teknikoko unibertsitate titulua edo baliokidea duen titulazioa izatea.
  • Euskarazko C2 maila (4. Hizkuntza Eskakizuna) izatea.

Deialdiaren oinarri orokorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2024ko ekainak 27an, 124. zenbakian eta oinarri espezifikoak 2024ko abuztuaren 21ean, 160. zenbakian. Eta Estatuko Aldizkari Ofizialean lanpostu hau betetzeko deialdia abuztuaren 30ean argitaratu da.

Interesatuek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute 2024ko irailaren 27 arte (barne) BAZen edo udal webgunean.

Hautaketa prozesu honetatik enplegu-poltsa sortuko da.

Informazio gehiago hemen klikatuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen