Arrasateko Udalak ia 3 milioiko soberakina bideratuko du koronabirusaren eragina arintzera eta krisiaren ondorioz Foru Funtsetik jasotzeari utziko dion ekarpena estaltzera

1
547

Udal Gobernuak gaur ospatu duen Ogasun Batzordean 2019ko soberakinaren proposamen banaketa azaldu du. Ogasun Batzordea osasun neurriei jarraiki Osoko Bilkura Aretoan ospatu
da alderdi bakoitzeko ordezkari batekin, kontu hartzaile eta saileko idazkariarekin.

Iaz, kudeaketa eraginkorra oinarri, 2.908.142,88 euroko gerakina izan zuen udalak. Horrela
Udal Gobenruak proposazten duen soberakin banaketa hau da: 930.000 euro Koronabirusaren
ondorioei aurre egiteko bideratzea proposatzen du; herritarrei tasak itzultzeko 350.000€, kiroldegiko tasen bonifikaziorako 80.000€, Larrialdi egoeran dauden familiak laguntzeko
129.000 euro gehiago, erosketa bonoen kanpainarako 300.000€, Gurutze Gorrirako 30.000€,
merkataritza babestu eta bertako kontsumoa sustatzeko kanpaina abian jartzeko 25.000 euro,
eta kultur ekitaldiak antolatzeko beste 25.000 euro.

COVID-19ak eragindako egoerari buelta ematen laguntzeaz gainera, Udalak erronka handi bat
du aurretik ere krisi honen ondorioz: Gipuzkoako Foru Funtsetik aurreikusitakoa baino %25
diru gutxiago jasoko da, hau da 4.000.000 euro gutxiago. Soberakinen zati bat, 1.557.000 euro, jasotzeari utziko zaion zatia estaltzera bideratuko da.

Horrez gain, beste hainbat proiektu ere finantzatuko dira diru-poltsa honetatik. Beste hainbaten artean, Tanborrada Txikiko traje berrien erosketa, TAO partaidetza prozesua ordaintzeko, mankomunitateari aportazioa, hainbat konponketa eta eraberritze lan… Guztira,
522.000 euro bideratuko dira funts ezberdinetara.

Aste Santuaren ondorengo Osoko Bilkurara eramango du proposamena Udal Gobernuak,
bertan onartua izan dadin.

Iruzkin 1

  1. 1-Ez dituzue krisi honen ondorioz diru-sarrerak zenbat jaitsiko direnaren aurreikuspena inon azaltzen, eta hau klabea da etorkizunera begira aurrezkiak atera edo zorpetzea aurreikusteko. Agian gehiegi eskatzea da?
    2-Zein tasa eta zeintzui bueltatuko dizkiezue? Asko eta gutxi daukatenen tratua bera izango da? Ekitatea ala eraginkortasunaren printzipioa erabiliko duzue? Zuei bost! Funtsean jendea titularra irakurtzera bideratu nahi duzue eta ez mamira. Segi dezagun.
    3-Bono famatuena ulertzen da 300.000 euro herriko komertzioei emango zaiela zuzenean, zeintzui zehazki? Kontziente zarete Arrasatek daukan komertzio, taberna eta ETE (enpre txiki eta ertainei) 300000 euro motz gelditzen zaiela kasu askotan bi edo hiru hilabete itxita edukiko dituztelako beraien negozietako ateak.
    4-Eman ez den kiroldegiko zerbitzuaren kuotaren bueltatzea laguntza gisa baloratzea ere… en fin…
    5-Zenbat familia daude Arrasaten larrialdi egoeran? Nahikoa da diru hori?129 familia baleude, mila euroko laguntza da. Lanik ez duen familia edo egoera larrian dagoen batentzat ez da kopuru esanguratsua. Gizarte zerbitzuak nola dauden badakizue (beharko zenukete behintzat) eta diru horrekin ez da estaltzen larrien dauden familien behar izanak (ama solterak, familia ugaridunak, pentsionistak…)
    6-Eta 1 557 000 euro zertan inbertituko diren misterio bat da notizia hau irten denetik. Gauza pila bat esaten dituzue, eta ezer zehatzik ez. Igual gaiztotzat hartuko nauzue, baina, ez duzue nahi izan gauza denak poltsa berean sartu eta nahasturaren jolasera aritu nahi izan?

    Uste dut COVID-19aren egoera eta herriko aurrekontuak nahasten ari zaretela. Eta titularrarekin gu engainatzea duzuela helburu. Datuek ez dute koadratzen, udaletxearen fidagarritasuna kolokan jartzen ari zarete.

    MUri 1.000.000 euro eman zenieten (eta ez naiz sartuko ondo edo gaizki dagoen) zergatik ez maila bereko laguntza zuzen bat herriko autonomo eta ETEei? Badakizue zenbat dauden sikiera?

    Zehaztasunak falta dira, horrela lortzen duzue egia ezkutatzea. Notizia hau marketinga besterik ez da. Isilean eta kaltetuekin lan egiteko garaia da eta ez prentsan azaltzekoa, baina zuen estiloa da, populismora gehiago hurbiltzen dena zuek alardeatzen duzuen auzolanarena baino.

    Titular potolo bat lortu duzue notizia nagi, zehatz-gabe eta triste batekin. Herritarren poltsikoak hutsik daudenean argazki batek ez die balioko, ez izan dudarik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen