Arrasateko Udalak eta ostalariek akordioa izenpetu dute Terrazen Ordenantza egin eta lankidetzan jarraitzeko

1
717

Testua: Arrasateko Udala

  • Arrasateko Udalak Terrazen Ordenantza arau planean sartuko du ekaineko osoko bilkuran. Berau lantzeko, gutxienez 8 hilabete beharko dira. Partaidetzako prozesu bat egingo da, non Arrasateko bizilagunek eta herriko ostalariek parte hartu ahal izango duten. Konpromisoa hartu dute bi aldeek da elkarrekin lanean jarraitzeko.

Arrasateko Udala eta Arrasateko Ostalariak elkarteak hitzarmena izenpetu dute Terrazen Ordenantza burutu eta elkarlanean lan egiten jarraitzeko. 

Azken hilabeteotan hainbatetan batu dira Covid-19aren pandemiak sektoreari sortu dizkion arazoei era partekatuan konponbidea bilatzeko. Ostalarien eskaeretako bat, Udalak jada emandako diru-laguntza zuzenekin edota tasen gaineko hobariekin batera, terrazei buruzko ordenantza bat egitea da, eta Udala ados dago eskaera horrekin, eta ostalariekin hartutako konpromisoa betetzen jarraituko du. Ordenantza izanik, sektoreak terrazetan Covid-19ri aurre egiteko egin behar izan dituen inbertsioei berme osoa emango litzaieke. 

Udalak hainbat laguntza jarri ditu abian pandemiaren ondorioak arintzeko, hala nola zuzeneko laguntzak, material gastuak ordaintzeko laguntzak edo terrazetan egindako inbertsioen % 25 ordaintzeko laguntzak (gehienez 2.000 € establezimenduko). 

Dena den ere, sektoreak beharrezkotzat jotzen du lehenbailehen egitea terrazen ordenantza bat, terraza horiek ordenatzeko eta udalerriko bizilagunekin bizikidetza egokia bermatzeko.

Hori oinarri, alde biek honako puntuetan oinarritutako akordioa sinatu dute: 

1.- Arrasateko Udalak konpromisoa hartzen du terrazei buruzko ordenantza egiten hasteko, eta, horregatik, ordenantza hori arau planean sartuko du ekaineko osoko bilkuran. 

2.- Ordenantza lantzeko, gutxienez 8 hilabete beharko dira. 

3.- Arrasateko Udalak dekretu bat egingo du, ordenantza amaitu arteko inbertsioak bermatzeko.

4.- Udalak konpromisoa hartzen du Arrasateko Ostalariek aurkeztutako proposamenak lantzeko. 

5.- Partaidetzako prozesu bat egingo da 39/2015 legeari jarraiki, non Arrasateko bizilagunek parte hartu ahal izango duten, baita ere ostalaritzaren sektoreko ordezkariek.

6.- Partaidetzako prozesua egingo da Hirigintzako Aholku Kontseiluaren bidez, zeinetan udalerriko kolektibo guztiek baitute ordezkaritza. 

7.- Konpromisoa hartzen da elkarrekin lanean jarraitzeko elkar ulertuz eta era kolaboratzailean,  elkarrizketaren bidetik at konfrontazioren bidea ekidinez bi aldeen aldetik.

Iruzkin 1

  1. 7. puntuaren inguruko nire interpretazioa:
    Udalek ez dute publikoki konfrontaziorik praktikatzen, beraz Ostalarien aldetik konfrontazioa etetea da adosten dena. Hau da, aurreko 6 puntuen ordainetan Ostalariek PROTESTAK ETEN egin bihera dituztela. Herri mutu eta garbi bat nahi da, komunikabideetan argazki atseginak eta inaugurazioak bakarrik agertzea.
    Jakina da edozein Gobernuri albisteetan arazoak agertzea ez zaiola gustatzen. Izan Zuntz optikoa, Ostalariak… komubikabideak kontrolatzea da boterean mantentzeko bidea, teorian eta praktikan bilatzen dena.
    Akordioaren esplizituki agertzea protestak eten beharra, Unibertsitateetako zientzia politikoetan irakasteko moduko amarrua da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen