Arrasateko Udala: “Gure asmoa beti izango da Udalako auzokideen arteko bizikidetzan sakontzea”

0
1365

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Arrasateko Udala.

Arrasateko Udalaren asmoa beti izango da auzokideen arteko bizikidetzan sakondu eta, elkar entzunez, arazoei konponbidea ematea.

  • Udala auzoko bizilagunen arteko arazoa duela urte batzuk hasi zen, idatzian aipatzen den bezala, gobernua beste bat zela. Udal Gobernu honen asmoa, hasiera-hasieratik, arazo horri konponbidea ematea izan da, eta horren eredu dira urte honetan zehar egin diren hainbat eta hainbat bilera, bai auzokideekin orokorrean, baina baita zalantzak argitzeko bilera eskatu duten bizilagunekin ere.
  • Alkatetza aukeratzeko bozkatzeko sisteman desadostasunak agertu ziren auzotarren artean, horregatik, bitartekaritza lanak egiteko ardura hartu zuen Arrasateko Udalak. Bitartekaritza horren emaitza da gaur aukeratuko duten bozketa sistema, auzoan erroldatuta dagoen bizilagun bakoitzak boto bat emateko aukera izango duelarik. Bozkatuko den proposamena auzoan adostutakoa izan da, udaletxeko idazkaritzaren oniritzi juridikoari egokituta, legeak hala behartuta. Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek bat egin dute emandako urratsekin.
  • Entzute ariketa horretan auzoaren egoeraz ere hitz egin da, zeintzuk diren landa-eremuko erronkak, arazoak eta hobetu beharrekoak. Urte luzez egin ez diren politikak egiteko asmoa eta borondate osoa agertu du behin baino gehiagotan Udal Gobernuak, aipatutako beharrei erantzuteko. Eskaera horiei erantzuteko lehen neurriak hartu ditu azken urte honetan korporazioak, besteak beste:

-Kotxe masifikazioaren arazo larriari aurre egiteko, Udalak hainbat ekimen jarri nahi izan ditu martxan, orain arte inoiz egin ez direnak:

1) Autobus zerbitzua jartzea kotxe masifikazioa dauden garaietan, adibidez, uda garaian edota Arrasate-Udalatx mendi lasterketan.

2) Aurten, uda garaiko autobus zerbitzua proiektu pilotu bezala jarri da. Erantzun positiboa izaten badu, datozen urteetan uda osora zabaltzeko asmoa agertu du Arrasateko Udalak.

3) Arrasateko Udalak kanal hau aprobetxatu nahiko luke, beste behin, herritarrei gogorarazteko autobus zerbitzua ostiraletik igandera martxan dagoela abuztuaren 4a bitarte, hau barne. Auzoan izaten diren auto pilaketak ekiditeko, kotxea herrian utzi eta autobusez igotzera animatuz herritarrak. Hemen ordutegiak eta informazioa.

  • Amaitzeko, Arrasateko Udalaren izenean lanean aritu diren teknikari, udal langile eta politikarien asmo ona eta gardentasun osoa goraipatu nahiko genuke. Gobernuaren helburua uneoro Udala auzoko hobe beharrez aritzea izaten ari da, eskaerak entzunez eta hauei konponbideak bilatuz. Arazo batzuk urte luzez erantzun gabe egon dira, eta gobernua konponbideak aztertu eta eskaintzen ari da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen