Arrasateko Txikitixa Eskolak erritmoa bizitu du Pandero Jaialdiarekin

0
502

Segurtasun neurriak hartuta, ekitaldiaren lehen zatian Maider Osak gidatutako solasaldia izan zen, hain zuzen, Amets Ormaetxea, Irati Gutierrez eta Leire Etxezarretarekin, Neomak taldeko hiru kide.

Ostean eskolako ikasleak oholtzara igo ziren panderoak ematen dituen aukerak azaldu zituzten jendaurrean, zenbaitetan irakasleek lagunduta eta kantuan.

Ekitaldiaren amaieran parte-hartzaile guztiei eskapularixo bana jaso zuten Arrasateko Trikitixa Eskolaren partetik. Jaialdiak publikoaren txalo beroak jaso zituen.

Amaia Udal Antzokiko sarreran erosgai izan ziren bai Ekiñe Casadok kalera atera berri duen maketa, bai eta Arrasateko Trikitixa Eskolaren CDa ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen