Arrasateko Ttakun Txalaparta taldeak 33 urte betetzen ditu eta aurten ere X. Txotxparta jaia antolatu du apirilaren 25erako (larunbata) eta asmoa da iaz bezala 50 laguneko autobuskada bat sagardotegira joatea da.
Bazkaria Zabolain sagardotegian izango da eta txalapartarik eta musikarik ez da faltako. Prezioa 50 € da (Sagardotegira joateko eta etortzeko autobusa barne, 45 ikasle eta langabetuentzat). Menu beganoa ere egongo da aukeran, aurretik eskatuta. Izen ematea Irati tabernan egin daiteke apirilaren 15a baino lehen.
Egitaraua:
12:00: Poteo animatua Irati tabernan hasita.
13:30: Autobus irteera Garibai geltokitik (Forum ondoan)
14:30: Bazkaria Zabolain sagardotegian.
19:00: itzulera ordua.







