Eskola honen Ate Irekiak Herriko plazan ospatuko dira, ‘Gurozuna jo’ eta ‘Trikingin’ ekimenekin, besteak beste. Gintonik txapelketan parte har dezaten, “aurten taberna gehiagori luzatu zaie konbitea”.
Argazkia: MB artxiboa.
Arrasateko Trikitixa Eskolak antolatuta, ‘Eskola Plazara 23’ ospatuko da irailaren 8an (ostirala) ondorengo egitarauarekin:
Herriko plazan 18:00etatik 20:00etara
18:00etan kalejira Arrasateko Trikitixa Eskolatik Herriko plazara
18:30ean ‘Gurozuna jo’. “Ikasleen nahi dutena jo ahal izango dute. Animatu zaitezte banaka, binaka edo taldeka. Oso garrantzitsua da zuen parte hartzea”.
Plazan panderoak egiten dituen artisau bat ariko da
Datorren ikasturterako matrikula bertan egin ahal izango da
Euskotaloak jateko aukera izango da
Umeendako jolasak izango dira Kids&Us-ek lagunduta
18:30ean Arrasateko zazpigarren ‘Trikigin’. Gin-tonik prestaketen erakustaldia.
“Herriko zenbait tabernatako zerbitzariek gin-tonika prestatzen erakutsiko digute, eta epaimahai bateko kideek esango dute beraientzat zein den onena”.
20:00etan kalejira Portaloiraino Hauspo Eguneko emanaldia ikusteko
Trikigin-aren oinarriak:
- Hasiera 18:30ean izango da.
- Parte-hartzaileek ordu laurden lehenago egon beharko dute plazan.
- Parte-hartzaile bakoitzak bere ginebra, tramankuluak eta behar dituen gozagarriak eramango ditu.
- Tonika, izotza eta edalontziak antolatzaileek jarriko dituzte.
- Errezeta bera erabiliz, parte-hartzaile bakoitzak, lau gintonik prestatu beharko ditu 15 minututan. Hauetatik bat epaimahaiarentzat izango da, eta besteak antolatzaileek salduko dituzte.
- Epaimahaiak balorazio egitean honako ezaugarriak hartuko ditu kontuan: prestaketa, itxura, originaltasuna, usaia, zaporea, kolorea, zailtasuna eta erabilitako osagaiak.
- Parte-hartzaileek 18 urte baino gehiago izan beharko dituzte.
- Informazio gehiagorako: Antxon 617 665 476.
Antolakuntzak ere azaldu du “aurtengo epaimahaian Andoni Arratibel (Kultura zinegotzia), Maider Larrañaga (Arteaga jatetxea), Gabino yarza (Hilarion jatetxea) eta eskolako partaide batek osatuko dutela. Aurten ere taberna gehiagori luzatu zaie konbitea. Zazpigarren edizio da aurtengoa”.




