Arrasateko Trikitixa Eskolak zabalik du hurrengo ikasturterako izen ematea

0
1063

Dagoeneko zabalik da hurrengo ikasturterako Arrasate Trikitixa Eskolan izena emateko epea. Horretarako, interesatuek eskola@arrasatekotrikitixaeskola.eus helbidera idatzi behar dute. Informazio gehiago nahi izatera, helbide honetan topa dezakete.

Arrasateko Trikitixa Eskola 1991ko irailean sortu zen, herrian trikitixak zuen hutsunea betetzeko. «Ahoz aho transmititu izan den musika hau antolatu, irakatsi eta bizirik mantentzea da gure xede nagusia, beti ere euskararen eta euskal kulturaren alde eginez», diote.

«Gure eskola ez da soilik ikasteko leku bat: elkargunea da. Hemen musika partekatu egiten da, entzutetik bizitzera pasatuz. Ikasle, irakasle eta herritarren arteko loturak sendotzen ditugu, soinuak eta panderoak sortzen duten giroari esker», gaineratzen dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen