Arrasateko Trikitixa Eskolak ikasturte amaierako jaialdia eskaini du

0
536

Beheko testua eta argazkiak: Arrasateko Trikitixa Eskola.

Ekainaren 15ean, osteguna, Arrasate Trikitixa Eskolako ikasleek ikasturte amaierako jaialdia eskaini zuten eta Eskolako ia ikasle guztiek parte hartu zuten. Guztira 15 emanaldi izan ziren, abestiak, dantzak eta panderoa eta trikitixak izan zituzten lagun.

Arrasateko Trikitixa Eskolaren matrikulazio epea zabalik dago, horretarako arrasatekotrikitixaeskola@gmail.com helbidera mezu elektroniko bat bidali izena, adina, aukeratu: panderoa, trikitixa edo biak eta telefono zenbakiarekin, eta eskolatik harremanetan jarriko dira.

Trikitixa edo panderoa ikasi nahi duten guztiendako dago zabalik, 6 urtetik aurrera eta adin mugarik gabe.

Igandean, ekainak 18, 2023 Arrasateko Pandero Jaialdia eskainiko da, Sine Die; Ojaluna; Erromintxelak; Irati, Araitz, Elaia eta Mirari Azkune eta Mirari Azkuna eta Aintzane Agirribeña bikotea; parte hartuko dute.

Arrasateko Trikitixa Eskolako ikasleek ere lagunduko diete. Sarrerak www.arrasate.eus webgunean daude eskuragarri.

Informazio gehiago

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen