Arrasateko Trikitixa Eskola (ATE) izen-emateei zabalik dago, gaur plazan

0
1714

Eskola Plazara ospatu dute gaur arratsaldean ‘triki’aren lagun ugarik, jendartean eta oporrosteko topagune gisa.

Maixa Lizarribar Saizar eskolako zuzendari eta irakasleak baieztatu du trikitixa eskolaren “izen-ematea urtean zehar zabalik dagoela, baldin eta leku librerik badago. Momentuz taldeak osatzen dauzkagu, pertsona dezente ari baitira animatzen”.

Ate irekien ekimena baliagarria da “jendeak guregana gerturatzeko aukera izan dezan, eta eskolaren berri izan dezan, eskolan soinua eta panderoa ikasten direlarik”.

Eskola Plazarak helburu du ere “giro polita transmititzea, eta gainera, egun hau oporren osteko sasoian egiten dugunez, bertan ongietorrien eta agurren arteko nahasketa bat izaten da”.

Kontuan hartzekoa da ere eskolak “Maritxuen ostean hasten ditugula”, eta beraz iraileko egun honetan “berriro elkartzen gara”.

Herriko plazan ere Txatxilipurdi elkarteko lagunek jardun dute haurrekin batera. Hori gutxi ez eta zenbait lagun animatu egin dira Herriko plazan izena ematera. Ekimena biribiltzeko Eme.ki talde aretxabaletarrak kontzertua eman du Portaloian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen