Herritarren, erakundeen eta elkarteen ekarpenak jasoko ditu Arrasateko Udalak.Ekarpenak udal webgunean edo BAZen egin ahal izango dira 2024ko otsailaren 19a arte.
Beheko testua eta argazkia: Arrasateko Udala.
Arrasateko Udalak herriko kale eta plazetan ostalaritzako terrazak jarri ahal izateko araudia osatu nahi du, modu horretara, etorkizunean, terrazak eta horien erabileraren nondik-norakoak behar bezala zehaztuta eta dokumentu batean jasota egon daitezen.
Horretarako, baina, udal ordenantza idatzi aurretik, arrasatearren iritzi eta ekarpenak ezagutu nahi ditu Arrasateko Udalak; horregatik, kontsulta publikorako deia egin du, herritarrek, erakundeek eta elkarteek beraien ekarpenak egin ditzaten.
Ekarpen horiek telematikoki, udal webgunean, edota aurrez-aurre, BAZen egin ahal izango dira, 2024ko otsailaren 19a bitartean.




