Arrasateko Sortuk, Irati eta Iratzar Fundazioarekin elkarlanean, ‘Karkabatik Herria’ solasaldi zikloa antolatu du

0
402

Testua: Arrasateko Sortu.

Arrasateko Sortuk, Irati eta Iratzar Fundazioarekin elkarlanean ‘Karkabatik Herria’ izeneko solasaldi zikloa antolatu du datozen hilabeteetarako. Zikloaren helburua, gai desberdinen inguruan ikuspegi ezkertiar, subiranista eta feministatik jantzi, hausnartu eta eztabaidatzea da, pentsamendu politiko eta kritikoa elikatu eta garatzeko.

Zikloan zehar 5 gai landuko dira eta gai bakoitzaren oinarrian irakurgai bat egongo da, Iratzar Fundazioaren Iparrorratza bilduma eta Plaza Hutsak argitaratutako azken hausnarketa. Parte hartzea irekia izango da, eta horrela nahi duenak solasaldia baino 2-3 aste lehenago Irati Topalekuan irakurgaia jaso eta lantzeko aukera izango du. Ondoren, asteazkenetan burutuko diren solasaldietan idazlearekin batera ideiak eta iritziak partekatzeko aukera egongo da.

Honakoak dira landuko diren gaiak eta solasaldi bakoitzaren datak:

  • “Euskal Matxinada. Genealogia eta egungo eztabaidak” Andoni Olariaga Azkaraterekin.
    • Otsailak 23, asteazkena 19:00etan
  • “Askatu edo moztu. Euskal hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak” Nora Salbotx Alegriarekin.
    • Martxoak 23, asteazkena 19:00etan
  • “Arnasberritzen. Euskalduntze prozesua asnarberritzen, ezkerretik eta independentismotik” Xabi Iraola Larraiarekin.
    • Apirilak 27, asteazkena 19:00etan
  • “Jan eta Jabe. Elikaduraren bidez, herria eraikitzen” Tasio Erkizia Almandozekin.
    • Maiatzak 18, asteazkena 19:00etan
  • “Mamuari so. Neoliberalismoa versus burujabetza” Floren Aoiz Monrealekin.
    • Ekainak 8, asteazkena 19:00etan

Lehenengo hitzorduan Andoni Olariaga Azkaratek landutako “Euskal Matxinada. Genealogia eta egungo eztabaidak” liburua izango da oinarri. Bertan autoreak burujabetza prozesu herritar historikoa aztertzen du, 1950eko hamarkadan sorturikoa. Hamarkadetan zehar luzatu edo errepikatu diren eta gaurkotasun handia daukaten hainbat eztabaida aztertuz: txanponaren bi aldeak, negoziazioaren mitoa, independentzia, langile klasearen atomizazioa, zerumuga iraultzaileak…

Atzera begirada bat aurrera egiteko, eta hainbat galdera, besteak beste: nola egokituko ditugu orduko intuizio, hipotesi eta balioak taupada askatzaile eta iraultzailea mantentzeko?

Irakurgaia jaso nahi duenak Irati Topalekuan aurkituko du eta solasaldia otsailaren 23an, arratsaldeko 19:00etan burutuko da. Elkargunea girotu eta goxatzeko mokadutxoa ere egongo da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen