Argazkia: MB artxiboa.
“Beste urte batez falta ditugunak gogoratuz emango diogu urteari agurra, Arrasaten hutsik izango ditugun aulkiak maitasunez betez”.
Hartara, arratsaldeko 19:00etan Herriko plazako ekitaldian “musika, bertsoak, ikus-entzunezkoa, hitzartzea…” izango dira.
“Konponbidea. Bakea. Elkarbizitza” aldarrikatuko dira, eta Sarek iragarri du goiburua “ezin da gehiago luzatu” izango dela.
Ekitaldiak dei egingo du urtarrilaren 10ean Bilbon egingo den manifestazio nazionalera, La Casillatik arratsaldeko 17:00etan hasiko dena.




