Arrasateko protokoloak bilkura deitu du “oldarraldi judizialaren” aurka

0
1171

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua eta kartela: Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloaren eragileak

Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloak agerraldia deitu du etziko, Donostiako Udalaren hizkuntza-politikaren kontra kaleratutako ebazpena salatzeko. Donostiako Udalak udaltzaingoaren bi lanpostutarako euskara eskatu zuen eta auzitegiak ebatzi du udaltzain izateko euskara maila jakin bat eskatzea diskriminatzailea dela. Oraingoan Donostiako Udalari egokitu zaio baina hurrengoa beste edozein izan daiteke, gurea tartean, oldarraldi judizialak ez baitu etenik. Botere judiziala hizkuntza-politikaren eskumena bereganatzen eta euskararen normalizazioa oztopatzen ari da, euskararen ofizialtasuna bera kolokan jarriz. Izan ere, epaiak azpimarratzen du, Espainiako Konstituzioan oinarrituta, gaztelera dela hizkuntza “ofiziala”, herritar oroko ezagutu behar duena, eta, euskara, berriz, “koofinziala”. Bigarren mailako ofizialtasuna da euskararena eta, ondorioz, euskaldunak bigarren mailako herritar izatera kondenatzen gaituzte. Gertaera larri hauen aurrean, mobilizazio soziala ezinbestekoa da, erabaki judizial hauek arriskuan jartzen baitituzte urte luzeetarako ahaleginari esker euskararen biziberritze prozesuan eta eskubide arloan lorturikoak. Hori dela eta, Arrasateko euskaltzaleak deitzen ditugu etzi, ostirala, 18:30ean, Herriko plazara hurbiltzera. Euskaraz bizi nahi dugu eta ez dugu eskubide murrizketarik onartuko!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen