Astelehen honetan, Arrasateko pentsiodunen urteko azkenaurrekoa elkartaratzea egin zen. Gainera, Jose Antonio Caamaño Rodeirori ‘Tono’ omenaldia egin zitzaion minutu bateko isilunearekin. Datorren astelehenean, Arrasateko pentsionisten plataformak azken elkarretaratzea egingo dute udako geldialdiaren aurretik, beti bezala Herriko plazan.

Hau izan zen astelehen honetako aldarrikapena:
Inflazioa %3,6ra igo da maiatzean
Estatistikako Institutu Nazionalak (INE delakoak) aurreratutako datuaren arabera, inflazioa hiru hamarren igo da maiatzean, eta %3,6an kokatu da, hau da, otsaileko %2,8 baino zortzi hamarren gehiago. Erosketa-saskiaren prezioen igoerari dagokionez, datu ofizialen arabera, apirilean %4,7koa izan zen, inflazioa baino puntu bat gehiago.
Urtarrilaren 1ean, Gobernua hasi zen kentzen prezioen igoerari aurre egiteko ezarri zituen Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (BEZ) murrizketetako batzuk. Eta, orain, ekainaren 30ean, aurreikusitakoa betetzen badu, erosketa-saskia osatzen duten oinarrizko elikagaien BEZaren beherapena amaituko da.
BEZaren beherapenek ez zuten prezioen igoera eskandalagarria mugatzea lortu; besteak beste, elikagaiak banatzeko azalera batzuek eta hainbat supermerkatuk ez zituztelako beren produktuetan beherapen horiek islatu. Ekainaren 30etik aurrera erretiratzen badira, ikusi beharko da aitzakia horrekin berez oso altuak diren prezioak ez ote diren igotzen.
Prezioak kontrolatzea eta mugatzea eta pentsioak eta soldatak hobetzea da gehiengo sozialaren erosteko ahalmenaren galera geldiarazteko modu bakarra. Eta hori are justifikatuago dago bankuak, energia-enpresak eta elikadura-kateak etekin handiak lortzen ari direnean, inolako lotsarik gabe gainera.
Europako hauteskundeetan parte hartzen duten alderdi politikoei EHPMren gutunak ematea
Gutunak europarlamentariak lortzeko aukera zuten alderdi politikoei eman zitzaizkien, VOXi izan ezik. Alderdi batzuek erantzun diote gutun horri. EAJk adierazi du “kanpaina bete-betean daudela, kontuan hartzen dutela eta arretaz aztertuko dutela”. EH Bilduk, bere aldetik, Pernando Barrenaren bitartez, azpimarratu zuen arreta handiz hartu duela eta prest dagoela Europako Parlamentuan alderdi politikoei eskatu dizkiegun pentsio-sistema publikoen defentsa planteatzeko. Posizio hori bera helarazi digute Sumarrek eta Podemos Euskadik.
Osakidetzak anbulatorioetako arreta are gehiago murriztu du uda honetan
Udan, Osakidetzak 77 anbulatoriotan murriztuko ditu arreta-ordutegiak; 44 anbulatoriotan itxiko ditu zerbitzuak zenbait egunetan, eta beste 10 itxita egongo dira. Zerbitzuen murrizketa hori beste uda batzuetan baino zabalagoa da, ekainean hasten baita, beste urte batzuetan uztailean eta abuztuan aplikatzen zenean. Murrizketa horiek justifikatzeko Osakidetzaren aitzakia betikoa da: udan arreta-
beharrak gutxitzen dira, osasun-profesionalek oporrak hartzeko eskubidea dute, eta ez dugu behar besteko medikurik lehen mailako arretako zentroetan behar bezalako arreta emateko. Osakidetzako egitura-arazoak onartzeari uko egiten diote. Sindikatu guztiek kritikatu eta salatu dute egoera hori, eta, jakina, hauteskunde autonomikoetan EAJren hautagai eta Gasteizko Gobernuko hurrengo lehendakari Imanol Pradalesek egindako promesetatik haratago, ez dugu ezagutzen egoera hori gainditzeko neurrien plan zehatzik.





