Argazkiak: Arrasateko pentsiodunak.
Gaur goizean Diputatuen Kongresuan Pentsio Planen Lege Proiektua bozkatu da. Arrasateko pentsiodunek lege-proiektu honen aurkako manifestazioan parte hartu dute gaur goizean Madrilen. Pentsiodunen mugimenduak argi utzi du “Lege proiektu horrek atea irekitzen du parez pare, egungoa bezalako banaketa sistema publiko bat kapitalizazio sistema bihurtzeko, negoziazio kolektivoaren eskutik eta finfantzaketa publikoarekin.”
Kotizaziopekoak ez diren pentsioen igoerari dagokionez, adierazi dute “%15eko igoera positibotzat jo badaiteke ere, haren irismena mugatua da, eta argitaratu denaren kontra, ez die eragiten alarguntasun- eta zurztasun-pentsio kontributiboei. Gainera, aparteko igoera da, abendura arte bakarrik.”
Gaurko manifestazioan eskatu dute “Estatu gobernuari, behin betiko bozketaren aurretik aipatutako lege-proiektua bertan behera utz dezan, haiek baitira Pentsioen Sistema Publikoaren aurkako eraso horren erantzule nagusiak. Eta alderdi guztiei, oro har, eta bereziki, orain arte EPPLP erretiratzeko gure eskaria babestu duten alderdiei, lege-proiektu horren aurka bozka dezaten, ez dadin onartu.”







