Arrasateko pentsiodunek azken kontzentrazioa egin dute gaur, irailera arte merezitako atsedena hartu aurretik, eta orduan hasiko dira berriro elkarretaratzeak. Kotizazioen desbideratze sistematikoari amaiera emateko eskatu diote Espainiako Gobernuari, kotizaziorik gabeko prestazioak edo zerbitzu unibertsalak ordaintzeko, eta Estatuak Pentsioen Sistema Publikoarekin duen zor historikoa zehazteko.
Bilkura irakurritako testua:
GIZARTE SEGURANTZAREN AUDITORIA ESKATZEN DUGU
PENTSIO PUBLIKOEN DEFENTSAN
TOLEDO-PAKTUAREN JARRAIPENA EGITEKO BATZORDEAREN gomendio nagusia
Espainiako Gobernuari kotizazio sozialen desbideratze sistematikoari amaiera emateko
eskatzea da, prestazio ez-kontributiboak edo zerbitzu unibertsalak ordaintzeko. Horregatik,
2023a baino lehen Gizarte Segurantzaren finantza-defizita amaitzea eta Estatuak PENTSIOEN
SISTEMA PUBLIKOarekin duen zor historikoa zehaztea eskatzen dute.
Iaz, KONTUEN AUZITEGIAK Gizarte Segurantzaren 1989tik 2013ra bitarteko kontuen
FISKALIZAZIO-TXOSTENA argitaratu zuen. 155.500 milioi pareko (2013ko eurotan ari gara),
gizarte-kotizazioetatik desbideratu ziren osasun-gastuak eta ordainsaririk gabeko osagarriak
ordaintzeko. Iruzur horrek GIZARTE SEGURANTZAKO ERRESERBA-FUNTSARI, hau da,
PENTSIOEN ITSULAPIKOARI, eragin zion; izan ere, 2.000 eta 2.011 artean 68.000 milioi euro
baino ez zituen bildu, eta hurrengo zortzi urteetan, hurrengo gobernuek ia hutsik utzi zituzten.
Ministroak berak onartu duenez, iaz 22.300 milioi euro gastatu dira Gizarte Segurantzan,
besteak beste, kudeaketa gastuak, enplegu politiken kotizazioen murrizketa eta seme-alabak
jaiotzeagatik eta zaintzeagatik ematen diren prestazioak.
Urteetan zehar, ez zen eskrupulurik izan bizitza oso baten ondoren pentsio duina bermatzeko
baliabideetan eskua sartzeko. Alderantziz, kotizazioen desbideratzea erabili zuten PENTSIOEN
SISTEMA PUBLIKOA erasotzeko, eta 2011ko eta 2013ko PENTSIOEN ERREFORMEN bidez
egin zuten, erretiro-adina atzeratuz bost milioi langabetu izan arren, pentsioa jaitsiz kalkulua
egiteko urteak gehituz, eta iraunkortasun-faktore bat sortuz, urte gehien bizi izan ginena
zigortuz. Sistema publikoa okertu zuten, diru publikoarekin sustatutako eta bankuek
kudeatutako pentsio-funts pribatuetan aurreztu behar genuela konbentzitzeko.
Urteetan zehar gu engainatzea lortu ez badute, ez dute orain egingo, langileok geure teilatuaren
kontra harriak botatzea nahi baitute, lan-akordioen bidez pentsio-sistema osagarriak ezarriz.
Ez diegu pentsioak negozio bihurtzen utziko, ezta osasuna, hezkuntza, mendekotasuna,
etxebizitza edo pertsonentzako oinarrizko edozein behar ere.
Horregatik, Escrivá ministroari esaten diogu ez dugula 2023ra arte itxarongo, AUDITORIA
PUBLIKOA eskatzen dugula, PENTSIOEN ITXULAPIKOAN sartu ez ziren kotizazio sozialen
superabitak non dauden jakiteko.
Kalean eta borrokan jarraitu egin behar da, desberdintasunari eta bidegabekeriari buelta eman
arte, eta gure aldarrikapenak lortu arte.




