Arrasateko pentsiodunak azken aldiz elkartu dira udako geldialdiaren aurretik

0
325

Gaur goizean, ekainak 17, Arrasateko pentsionistek azken elkartaratzea egin dute udako geldialdiaren aurretik. Arrasateko pentsionisten plataformak azken elkarretaratzea egingo du Herriko plazan goizeko 12:00etan. Elkartaratzea eta hitzaldiaren ondoren, tortilak jan dituzte uda aurreko azken elkarteratzea ospatzeko.

Hau izan da aldarrikapena:

40 urtetik gorako kotizazioa duten erretiro aurreratuengatiko justifikatu gabeko zigorrak.

Gobernuak aitortu duenez, Gizarteratze eta Gizarte Segurantza Ministerioaren datuak hartuta, Espainiako Estatuan 865.439 pertsona daude gaur egun (hamarnaka mila EAEn eta Nafarroan) aldez aurretik erretiratuta eta 40 urte edo gehiago kotizatu arren, bizitza osorako murrizketa handiak jasaten dituzte pentsioetan. Erretiro aurreratu horietako gehienak berregituraketek, enpresen itxierek eta abarrek behartu dituzte. Horietako batzuek 20 urte baino gehiago daramatzate erretiratuta, eta beren lanpostuak utzi behar izan zituztenetik % 30eko edo gehiagoko zigorrak jasan dituzte beren pentsioetan, hil arte.

ASJUBI/40ko iturrien arabera, 2023 eta 2024 urteetan nahitaezko erretiro aurreratuak % 26ko murrizke dakar 41 urte eta 6 hilabete egiaztatuta, ohiko adina baino lau urte lehenago erretiroa hartzera behartu daudenentzat, hau da, 61 urterekin. Eta nahitaezko erretiro aurreratua 63 urterekin gertatzen bada murrizketa %13koa izango da.

ASJUBI/40ko ordezkariek salatu dutenez, Estatuko gobernuak beren eskaerei erantzungo dien itxaroper galdu dute, eta arazoa Europako erakundeetan planteatzea erabaki zuten. Izan ere, Europako Parlamentuak dagoeneko tramitera onartu du Espainiako Estatuaren aurkako kexa, karrera profesional luzeetako koefiziente murriztaileengatik.

Gure ustez, 40 urtez lanean eta kotizatzen aritu den edozein langilek % 100arekin erretiratzeko eskubidea izan beharko luke. Horregatik, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bere egin eta defendatu ditu ASJUBI/40ren eskaerak.

Ekainaren 15ean, Abusuaren eta Zahartzaroko Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Mundu Eguna.

Gure adinekoei eragindako gehiegikerien eta sufrimenduaren aurkako jarrera adierazteko eguna da. Duela urte gutxi arte a tabua ¡zan da gai hori, baina dagoeneko hitz egiten da horretaz, eta gehiago nabarmentzen da planeta osoan.

Arazo hori zenbaterainokoa den ez dakigun arren, oso kezkagarriak diren datu batzuk:

  • 60urtetik gorako 6 pertsonatik batek abusuren bat edo tratu txarren bat jasaten du.
  • Adinekoei abusua eta tratu txarrak ematen dizkieten pertsonen % 90 senideak dira (seme-alaba helduak, ezkontideak edo bikoteak).
  • Tratu txarren biktima diren adinekoek pairatzen ez dutenek baino bi aldiz aukera gehiago dituzte hiltzeko.

Datuek erakusten digute eta gure aurrean jartzen dute adinekoen abusuak eta tratu txarrak ohiko arazoa direla gure gizartean, eta osasun publikoko arazo garrantzitsu bat direla. Beraz, lehen mailako arreta eta gizarte-zerbitzuak funtsezkoak dira zahartzaroko abusu eta tratu txarrei aurrea hartzeko, antzemateko eta haien aurrean jarduteko.

Osasunak, zahartzeak, pentsioek eta zaintzak lotura estua izango dute hemendik aurrera, zahartze osasungarri eta duina lortzeko. Duintasunez zahartzea giza eskubidea da, pertsonen asmo naturala eta solidarioa da, eta horregatik, beharrezkotzat jotzen dugu gizarte-babeserako sistema publikoak indartzea eta eraikitzen jarraitzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen