Arrasateko ostalariek terrazen ordenantzaren prozesu parte-hartzailean jasaten ari diren diskriminazioa salatu dute

3
1524

Terrazen ordenantza garatzeko prozesuan jasaten ari diren diskriminazioa salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur goizean Arrasateko ostalariek Herriko plazan. “Zoritxarrez, salatzen ari gara, Udalak sustatu eta Aztikerrek gidatutako prozesu parte-hartzaile hau, hasieratik bukaera arte manipulatukoa izan baita. Ostalaritzatik bizi garen 300 familietako eguneroko ogiarekin jolasten ari dira.”

Beheko testua: Arrasateko ostalariek.

Aztiker-ek deitutako lau parte-hartze bileretatik batean bakarrik utzi digute ostalariei
bizilagunekin hitz egitea.

Kontestuan jartzeko, esan beharra dago, aurretik Udalarekiko protesta-ekintza desberdinak egin ondoren, haiekin hitz egitea lortu zela aurretik Arrasateko terrazetarako ez zegoen ordenantza bat sortzeko. Beraiekin bat, adostasunera iritsi zen eta hedabideetan batera jakinarazi zen parte hartzeko prozesu bat irekiko zela ordenantza egiteko.

Puntu horretara iritsita, Arrasateko Ostalariek ordenantzaren zirriborroa egin genuen Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin lankidetzan, eta beste udalerri batzuetako ordenantzak jaso genituen, hala nola, Eibar, Donostia, Tolosa, Ordizia eta Zarautzekoak.

Hori egin ondoren, Udalari aurkeztu zitzaion, lehen aipatutako parte-hartze prozesuan erabil zezan. Udalak Aztiker enpresa izendatu zuen prozesuan parte hartzen zuten pertsonen arteko solaskide izateko. Aztikerrek ez zien behin ere esan parte hartu zuten bizilagunei prozesu hori Arrasateko ostalariek eskatu zutela eta Udalaren sinadura zuela. Era berean, ez zen ordenantzaren zirriborroa erakutsi, ez eta beste udalerri batzuetako argazkiekin erakutsi ziren terrazak jartzeko aukerak ere, ostalariek hala egiteko eskatu arte.

Lau bilera hauek egin ziren:

– Lehenengoan, parte-hartzaileen aurkezpena besterik ez zen egin, inori parte-hartzen utzi gabe.
– Bigarrenean, ez zitzaien bileran sartzen utzi ostalariei, esanez ordurako zirriborroaren lana aurreratuta zutela eta hori bizilagunen kalterako zela, haiek ez baitzuten ezer prestatu.
-Hirugarrenean, parte-hartze prozesu bat egin zen, mahai desberdinetan elkartuta, eta bizilagun eta ostalarien arteko elkarrizketa lortu ahal izan zen, eta adostasun ugari lortu ziren.
-Laugarren eta azken bileran, Aztikerrek, erabat aldatutako adostasun horietako asko eraman zituen, eta alegatu zuen, gerora eta aurreko bileren prozesutik kanpo, bizilagun desberdinekin geratu zirela eta akordio bat lortu aurretik iritsitako puntuak aldatzen joan zirela.

Hori guztia esanda, ikusten dugu Aztikerrek Arrasateko ostalariak diskriminatu dituela une oro, eta bidean oztopo bat izan dela ordenantza hori egiteak eskatzen duen parte-hartze prozesu bat izatera iristeko.

Arrasateko ostalariek beti egin dugu lan eta behin eta berriz azpimarratu dugu prozesu horrek udalerriko bizilagun guztiekiko adostasuna izan behar duela, atsedenaren eta harmonia onaren alde eginez, eta aniztasun funtzionala duten pertsonak herrira erraz igarotzearen alde.

Zoritxarrez, salatzen ari gara, Udalak sustatu eta Aztikerrek gidatutako prozesu parte-hartzaile hau, hasieratik bukaerararte manipulatukoa izan baita. Ostalaritzatik bizi garen 300 familietako eguneroko ogiarekin jolasten ari dira.

3 IRUZKIN

  1. Diskriminatuta ostalariak! Herri osoa hartuta dute eta!!! Plazak, atari aurreak, espaloiak…terrazak nonahi. Lehen 4 mahai zituen tabernak, orain 14 ditu. Bizilagunoi inork ez digu baimenik eskatu atari aurrean terraza jar dezaten. Eta horrela 2 urte daramagu.
    Orain badirudi udalak bizilagunen alde zerbait egin nahi duela. Ea behingoagatik ordenantza horiek aprobatzen diren. Baina ez eskatu niri ostalariekin bilera batean biltzerik. Utikan! Bakarrik falta zan! Hortarako dago udala, bizilagunon eskubideak defendatzeko.
    Bukatzeko, terrazek kaltetutako familiak izango gara 300 edo gehiago. Gure ogiaz eta pakeaz jolasten ari dira…

    • Aldecocea ta zegatxik ez dozu idazten dozun esaten Udal Plenuetan? Bilurra oposaketan aurrian erridikulua itxia zure argudiuekin? Edo Candy Crushian jolasten ibiltzen zare?

    • Kalean ostalariak bakarrik ikusi ditugu kexaka, beraien eskubideen alde. Baina bizilagun asko ere ez gaude pozik gaur egungo ostalaritzaren ereduarekin. Paseatzeko kaleak zirenak orain terrazaz bete dizkiguzue (begira Kontzezino edo Uarkape kaleak adibidez).
      Pandemia hasi zenean ostalaritzak sufritu zuela ez dago ukatzerik, baina beste edozein sektoreri baino dirulaguntza eta erraztazun gehiago eman zaizkizue (galdetu denda edo enpresa txikiei bestela…) eta tabernak zabaldu ziren momentuan jendea “en masa” joan zitzaizuen.
      Prozesu honetan nire ustez hanka sartze handia egiten zarete, bi bando ikusarazi nahi dituzue, tabernariak eta bizilagunak, txakurra eta katua izango balira bezala, “kontrako” bi bando. Eta ekuazioari dinamizatzaile bezala gehitzen badiozu herria ezagutzen ez duen enpresa bat, “apaga y vamonos”…
      Udaletxetik gauzak ondo bideratzea espero dut, guztion hobe beharrez. Ostalariek beraien ogibidea arauak betez egin ahal izateko eta bizilagunok lasai lo egiteko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen