Arrasateko Mugimendu Feministak topaketa antolatu du iganderako

0
376

Arrasateko Mugimendu Feministak topaketa bat antolatu du iganderako, ekainak 4. Topaketa goizeko 11:00etan hasiko da Biteri plazan eta eguerdiko 13:00era arte luzatuko da.

Beheko testua: Arrasateko Mugimendu Feminista.

Zaintzarako eskubide kolektibo baten alde, Greba Feminista Orokorrerantz goaz! Herri mailan antolatzen hasteko, aliantzak josteko… Batu zaitez ARRASATEKO I. TOPAKETARA!

Biteri Plazan Musika, hamaiketakoa, giro ona… egongo dira. Beraz, animatu zaitez prozesu honetan zure ekarpena egitera eta aliantzak jostera. Zure parte-hartzea garrantzitsua da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen