Zigilu arrasatearrak rock talde nafarraren disko-DVD-liburu berria aterako du 2021aren hasieran. Egun hauetan, Durangoko Azokan, erosgai jarri du Nøgen talde ezagunaren ‘Under alt’ disko berria.
Argazkiak: Motxila 21.
Mauka Musikagintza arrasatearrak, diskoak argitaratzeaz gain, musikagintzako beste alor batzuk ere jorratzen ditu.
Egun hauetan Durangoko Azoka lanean dihardu, eta gaur azaldu digu bere nahia zela Motxila 21 taldearen ‘Ama Lurra’ lan berria Durangon plazaratzea eta sareratzea.
Alabaina, tamalez, disko-DVD-liburua ez zaie garaiz iritsi hitzordu honetarako Maukako lagunei, eta ondorioz aurki, 2021aren hasieran aterako du kalera lan hirukoitza.
Motxila 21 rock talde bat da, duela 15 urte inguru sortua, eta Iruñeko Txantrea auzoan entseatzen du. 15 neska-mutil inguruk osatzen dute, eta 9 boluntario dituzte lagun.
Taldekideek Down sindromea dute eta dagoeneko 200dik gora kontzertu eman dituzte han eta hemen, besteak beste, ‘El Drogas’ edo Fermin Muguruzarekin zuzenean arituz.
Durangoko Azokan eskuragai dagoen lana Mauka Musikagintzak argitaratutako Nøgen taldearen ‘Under alt’ disko berria da. Izan ere, Airaka azpizigiluak folk-pop-indie talde ezagunaren 3. diskoa eskaintzen du. Hemen duzu Nøgen taldearen disko erosgai