Udaberriko Oporrak ate joka ditugun honetan, Arrasateko udaleko gazteria saileko zerbitzuetan ekintzez betetako egitaraua prestatu dute haur eta nerabeekin elkarlanean.
Ludotekei dagokionez, ekintzak apirilaren 8,9 eta 10ean burutuko dira eta ekimen hauetan parte hartu ahal izango dute ludoteketan izena emanda dauden 3-11 urte bitarteko haurrek. Ekintzak goizez izango dira:
Gaztelekuko ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da, eta irteeretarako guraso edo tutoreen baimena beharrezkoa da. Martxoaren 29a izango da azken eguna eta izen emateak online, Gazte Bulegoan, gaztetxokoetan, gaztelekuan edo zerbitzuetako sare sozialetan egin daiteke.
- Apirilak 28, eguaztena, Altxorraren bila Monterron parkean. Eguraldi txarrarekin, erronka jolasak egingo dira ludoteketan. 10:00-13:00
- Apirilak 9, eguena, Udaberriari Ongi Etorria. Ludoteketan. 10:00-13:00
- Apirilak 10, egubakoitza, Hontza Extrem-era irteera (Otxandio). 9:30-13:30. Zalduspetik irtenda. Plaza mugatuak. Prezioa: 5 €
Ekintzetan parte hartzeko martxoaren 18a baino lehen izena eman behar da ludoteketan.
Gaztelekuan, apirilaren 7tik 12ra bada non gozatu
Gaztelekuan ere oporraldi honetarako egitarau zabala prestatu dute, nerabeekin batera eta honi esker ekintzetan 12 eta 17 urte arteko nerabeek parte hartu ahal izango dute. Hainbat irteera eta plan ezberdin antolatu dira, bakoitzak gustukoenak aukeratu ditzan.
Egitaraua:
- Apirilak 7, martitzena 10:30-18:30: Salting (Derio) + Hondartza. Plaza mugatuak. Prezioa: 10 €
- Apirilak 8, eguaztena 11:00-18:00 Udalara mendi buelta
- Apirilak 9, eguena 10:00-18:00 Hontza Extrem Otxandioko parkera irteera. Plaza mugatuak. 10 €
- Apirilak 10, egubakoitza 10:00-18:00 Zarautz-Getaria egun pasa. Plaza mugatuak. 5 € Euriarekin jolasak Tren Geltokiko gaztelekuan
- Apirilak 11, zapatua10:30-16:30 Antzerki tailerra, Tren Geltokiko gaztelekuan
- Apirilak 12, domeka, 17:00-21:00 Kobazulora irteera Meatzerrekara
Gaztelekuko ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da, eta irteeretarako guraso edo tutoreen baimena beharrezkoa da. Martxoaren 29a izango da azken eguna eta izen emateak online, Gazte Bulegoan, gaztetxokoetan, gaztelekuan edo zerbitzuetako sare sozialetan egin daiteke.





